Kaixo lagunak!
Luzera neurriak ikasten ari gara oraingo honetan eta, ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz, neurriak hartzen hasi gara; eta, zer da gertuen daukaguna? Ba, gela bera. Beraz, lanari ekin diogu eta, hainbat oztopo gainditu ondoren (altzariak, armairuak, zutabe batzuk...) hau da talde guztiok ikusi duguna: gure gelak 8m eta 20cm luze eta 7m eta 10cm zabal dauzkala eta laukizuzen formakoa dela (ia ia karratua).
Ikusi, ikusi zein langile egon garen! Edozer neurtzeko prest gaude!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina