4. mailakoak baratzean

 

Ikasturtean zehar hainbat jarduera ezberdin egin ditugu; horietako bat baratzearen lanketa izan da. 

Baratzean lanean hasi aurretik, barazki mota ezberdinak aztertu dira; hauek landatu edo ereiteko moduak aztertu eta azkenik landare bakoitza landatzeko urte sasoiak ikertu ditugu. 

Behin guzti hau egin ondoren, baratzean lanean hasi ginen. Lehenik, lurra prestatu zen; lur mokorrak hautsi, lurra hezetu eta bertan zeuden belar txarrak kendu ziren. 

Hauek izan dira ikasturtean zehar baratzean izan ditugun barazkiak: letxuga, baratxuria, porrua, tipula, ilarra, baba eta marrubiak.

Eguraldiak laguntzen zuenean, baratzera joaten ginen, landareak ureztatu eta hauen prozesua aztertzera. 

Argazkian, egin dugun lanaren emaitza ikus daiteke. 

Lan bikaina egin dute 4. mailako ikasleek, zorionak! 

Orain disfrutatzeko garaia da, ON EGIN!!!




Iruzkinak