3. MAILAKOEN AGERRALDIA

Urriaren 19an, 3. mailako ikasleek 2. mailakoei agerraldi berezia eskaini zieten. Amasa-Villabona herria landu eta gero, gelan egindako zenbait lan aurkeztu zituzten. "Elur panpinak" taldeak, gaiari hasiera ematen zuen komkia ipuin bezala kontatu zuen. Ondoren, "Mendiak" taldeak Amasa-Villabona eta Zizurkil herriak Euskal Herria mapan kokatu zituzten. "Tximista" taldeak herriko auzoak eta beren ezaugarriak aipatu zituzten. Bukatzeko, "Txerritxo" taldeak auzo bakoitzeko zerbitzuak izendatu zituzten.

Iruzkinak