IRTEERA ADUNARA


Kaixo guztioi!

Ikasturte berria hasi dugun honetan, Euskal Astearen barruan, 3. eta 4.mailako ikasleak Adunan izan gara. Bertan, Juan Kruz Igerabide idazle adunarrarekin egoteko aukera izan dugu, eta haren lanen artean gela bakoitzak ale bana eskaini diogu. Gainera, goiz ederra pasatzeaz gain, Juan Kruzek berak liburu berri bat oparitu digu: “Serio demonio”
Herriko frontoian egin dugu zita, eta jolasteko denbora pixka bat izan dugunez, gustura eta pozik itzuli gara Billabonara!
            























Iruzkinak