3.MAILAKOAK UITZIRA IRTEERA

Pasa den urriaren 17 eta 18an, 3.mailako ikasleak Nafarroako Uitzi herrian izan ginen. Ekintza desberdinak burutu genituen 2 egun horietan eta, eguraldiak lagun, guztiak oso ondo atera zirenez, ederki pasa genuen: Leitzako “Peru Harri “ museora bisita interesgarria (IƱaki Perurenarekin); bertatik Uitzi herrira mendi itzulia (pagadi ederretatik zehar, eta bertan askalduta); afal ondorengo “diskoteka ” (dantza saio ederrak eginda), eskulan tailerrak; aterpetxe-aurreko  jolas desberdinak; Herri-kirolak…
Nekatu arren, oroitzapen bikainekin itzuli ginen etxera. Merezi izan zuen! 


 




Iruzkinak