Nazioarteko haur liburuen eguna


Nazioarteko haur liburuen eguna ospatu berri dugun honetan, Fleming ikastetxean ekintza desberdinak burutu dira; bai Arroan zein Arratzainen.
Gure kasuan, 3B gelakoak, bisita bikainaz gozatzeko aukera izan genuen. Izan ere, asteartean, gure gelara Mertxe etorri zitzaigun eta, liburu zoragarri batekin, irakurketarekin zeinen ondo pasa dezakegun gogorarazi zigun. Guretzat zoragarria izan zen. Milesker Mertxe!

Iruzkinak