MUGI GORPUTZA ETA IZAN ONTSA

  Kaixo lagun,

4.mailako ikasleok Txanela proiektuko 3.gaia ("Mugi gorputza eta izan ontsa") landu dugu. Bertan, hezurdura, giharrak, giltzadurak, luzaketak, kirola eta osasuna nola uztartzen diren...landu ondoren, eta proiektuari bukaera emateko, kirolari profesional baten- Iñaki Artola pilotariaren- bisita izan dugu ikasitakoari buruzko galderak egiteko asmoz. Bere lagun handia den Adur Murua ere etorri zaigu, eta bien artean ikasleen galderak erantzun dituzte. Azkenik, guztiak batera ikastetxeko frontoian pilotan aritu gara eta argazkiak ere atera ditugu! Milesker bikote!



Iruzkinak