4. MAILAKOAK IBIUR URTEGIAN

Txanelan uraren gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, 4. mailakoak Ibiur urtegian egon gara aste honetan. Oso bitxia izan da gure etxean erabiltzen dugun ura nondik datorren ikustea!
Gero, araztegira joan gara ur hori edangarria bihurtzen duen prozesua ikustera. Oso interesgarria!
Baina guzti honen gainetik, beste gauza garrantzitsu bat ikasi dugu: ura, daukagun altxorrik preziatuena da eta ez dugu alperrik gastatu behar. Beraz, zentzuz joka dezagun urarekin!
Laster arte!

  
            



http://www.baliarrain.eus/eu/ibiur-urtegia

Iruzkinak