GELA NEURTZEN!


Kaixo lagunak!

Luzera neurriak ikasten ari gara oraingo honetan eta, ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz, neurriak hartzen hasi gara; eta, zer da gertuen daukaguna? Ba, gela bera. Beraz, lanari ekin diogu eta, hainbat oztopo gainditu ondoren (altzariak, armairuak, zutabe batzuk...) hau da talde guztiok ikusi duguna: gure gelak  8m eta 20cm luze eta  7m eta 10cm zabal dauzkala eta laukizuzen formakoa dela (ia ia karratua).
Ikusi, ikusi zein langile egon garen! Edozer neurtzeko prest gaude!







Iruzkinak