TOLOSALDEAKO LIBURUXKAREN AURKEZPENA

Kaixo lagunok!

4.mailako ikasleok Kazetari profesionalen bulegoan gogor aritu gara lanean hiruhileko honetan. Tolosaldeari buruz informazio askorik ez zegoela ohartu eta buru belarri jarri gara informazioa bilatzen. Lan neketsuaren ondoren, liburuxka bat idatzi dugu ikasle guztion artean. 

Liburuaren aurkezpena egin dugu liburutegian eta bertan izan dira gure liburuzaina eta Zuzendaritzako partaideak.

Liburua irakurri nahi baduzue, eskolako liburutegian aurkituko duzue. 

Hona hemen aurkezpen ekitaldiko zenbait argazki.

Iruzkinak