Egiptoko maketa eraiki dugu 3. mailan!

Bigarren hiruhilabete honetan zehar, 3. mailako ikasleak, Egipto oinarri izan duen ikasgaia lantzen egon dira.

Ikasgai honetan zehar, Antzinako Egiptori buruzko hainbat gauza ikasi dituzte: garai horretako hezkuntza eta hizkuntza nolakoak ziren, gizartea nola antolatzen zen, eraikin garrantzitsuenak zeintzuk ziren, eta abar. 

Hori dela eta, gaiari bukaera emateko, Egiptoren inguruko maketa bana sortu dute. Hemen dituzue gure ikasleek egin dituzten maketen irudiak!! Artista hutsak dira gure ikasleak!!

 

Iruzkinak