TOLOSAKO IRTEERA

Kaixo lagunok!

Pandemia dela eta 4.mailako ikasleok bi hilabetez atzeratu behar izan dugu guk geuk antolatutako irteera: treneko txartelen erosketa, tren ordutegiak, hitzorduak adostea...Lan asko izan ditugu esku artean.

Herriko planoak hartu eta Tolosako kaleetan murgildu gara: kaleen izenak, herriko eraikuntza esanguratsuenak...bisita turistikoa egin dugu. 

Honez gain, guk ekoiztutako "Tolosaldeko aldizkaria" turismo bulegoan aukeztea izan da gure lana. Egunen batean hara hurbiltzen bazarete han izango duzue ikusgai.

Hona hemen gure txangoko zenbait argazki. On egin!

Iruzkinak