Kaixo lagunok!

Azken hiruhilekoan pilatu zaizkigun lanak bukatzen ari gara. Pisua, bolumena, zatikiak...neurriez jositako sukaldean murgildu gara. Mantalak jantzi, chef-txapelak egin eta gonbidatu berezia etorri zaigu esku bat botatzera: gure gelakide den Jorge Carlosen amatxo, Jessica, ogibidez gozogilea bera.

Gogotsu geunden gurasoei gure eskolako ateak berriro parez pare irekitzeko. Ongi etorri Jessica, mila esker!

Ea zein zapore hartzen diozuen gure azken irudi hauei, on egin familia!


Iruzkinak