F.L.L. Explorer 2024 Arrasate

 

AURTEN ERE 4. MAILAKOAK FIRST LEGO LEAGUE LEHIAKETAN PARTE HARTU DUGU!!

Argiak, kamera, STEAM!

Zientziak, teknologiak, ingeniaritzak, arteek eta matematikek (STEAM) ideia handiak, ekintza ausartak eta sormena inspiratzen dituzte. Gure trebetasunek batzen, entretenitzen eta hunkitzen gaituzten arteak eta esperientziak sortzeko aukera ematen digute.Eskolan lan handia egin dugu: alde batetik gaiaren inguruko lanketa (proiektua aukeratu, landu, adostu,…); bestetik alderdi teknologikoa (robotak sortu, programatu,…); eta azkenik txapelketarako aurkezpena prestatu (antolatu, landu, entsaiatu,…). Lanketa handia suposatzen du, baina baita ikaskuntza handia ere. Ikaskuntza multidisziplinarra, alderdi ugari bere baitan hartzen dituena. Gainera bereziki talde lana sustatzeko esperientzi paregabea da. Taldean adostu behar da ze proiektu egin, proiektu hori gauzatu eta aurrera atera denen artean. Bidean oztopoak elkarrekin gainditu eta aurkezpenean elkar lagundu. Guztien artean proiektua aurrera atera eta defendatu behar da, ardura guztiona delarIk. Beraz indarrak batu behar dira, elkarri lagunduz eta elkarlanean arituz, taldea eginez alegia.  


Iruzkinak